Espainiako Gobernua. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak. Egoitza Elektronikoa; joan zaitez.
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. Egoitza elektronikoaren informazioa
  3. Egoitzaren Erabilera

Egoitza elektronikoaren informazioa

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate MinisterioakSailetik Egoitza Elektronikoa

Ministerioak herritarren eskura jartzen ditu Egoitza Elektronikoa, horren bidez, sailaren menpe dauden beste bulego eta sail batzuekin lotu daiteke eta zerbitzu elektronikoetara sartzeko.

Requisitos Técnicos y Diagnóstico Web

Si usted detecta algún problema técnico durante la utilización de los servicios electrónicos, es posible que la configuración de su equipo informático no cumpla los requisitos técnicos para el uso de algunos de los servicios de esta Sede Electrónica. En ese caso, consulte toda la información necesaria para el diagnóstico de la configuración técnica de su equipo. 

Más información en Configuración de su equipo informático.

Para conocer más sobre las características de los trámites administrativos necesarios para las Ayudas a la I+D+i, o si busca respuesta a alguna cuestión en concreto, puede usted consultar la lista de Preguntas Frecuentes (FAQ) relacionada aquí.

Zer da Egoitza Elektronikoa?

Egoitza elektronikoa helbide elektronikora iristeko (https://sede.micinn.gob.es), erabiltzaileek informazioa, zerbitzuak eta prozedura elektronikoak eskuratzeko eskubidea erabil dezakete.

Plataformatik abiatuta, Ministerioak zure eskura jartzen dituen zerbitzu elektronikoetara sar zaitezke, baita sailaren menpe dauden beste bulego eta azpiatal batzuetara ere.

Zeintzuk dira Egoitza Elektronikoaren zerbitzuetan eta prozesuetan sartzeko profilak?

SEIDI RUSeko egoitza elektronikoaren zerbitzuetan eta prozeduretan sartzeko honako profilak desberdintzen dira, espedienteen karpeta birtualera sartzeko aukerarekin:

  • Eskatzailea: Laguntza eskatzen duena da.
  • Ordezkari Legala: Erakundeak, eskatzaileak dena delako dokumentazioa ekarri izanaren aitorpena sinadura elektronikoaren bidez  baliozkotzeko baimendutako pertsona edo pertsonak. Aitorpen-dokumentua sinatzeak zera ziurtatzen du:
    • Dokumentuak ekarri izana, ekarpena aitortzen duen dokumentuaren sinadura digitala oinarri hartuta.
    • Interesatuak ekarritako dokumentu bakoitzaren benetakotasuna eta osotasuna dokumentu bakoitzaren aztarna digitalaren bidez. Azken horiek ekarpen-aitorpenaren barne hartuko dira.

Ordezkaria: Erakunde batek aurkeztutako dokumentazioa ekartzeko eta errebisatzeko lanetarako eskuordetzen duen pertsona edo pertsonak. Ez du inolaz ere dena delako dokumentazioa aurkeztu dela baieztatuko.

Nola sar daiteke Egoitza Elektronikoaren zerbitzuetara eta prozeduretara?

Bi eratara sar daiteke, erabiltzaile eta pasahitzaren bidez edo ziurtagiri elektronikoaren bidez. Bietan, hiritarra Eskatzaileen Erregistro Bateratuan alta eman beharko du, aurrerantzean, RUS.

  • Erregistro elektronikoaren bidezko sarbidea: Sistemara baliozko ziurtagiri elektronikoaren edo NAN elektronikoaren bidez sartuko da.
  • Erabiltzailearen eta pasahitzaren bidezko sarbidea: RUSen sortutako erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez sartuko da.
Nola egin dezakete alta bat Eskatzaileen Erregistro Bateratuan (RUS)?

Eskatzaileen Erregistro Bateratuan (RUS) alta emandako erabiltzaile bat edukitzea zenbait izapide edo prozedura burutzeko nahitaezko baldintza da. Hain zuzen ere, SEIDIan emandako laguntzekin lotutako izapideak edo prozedurak.

Erabiltzaile bati RUSen alta emateko, erregistro-orrian sartu beharko da eta RUSen eskatutako informazioa hornitu beharko du.

Eskatzaile gisa erregistratzea (RUS)

Zer dira izapide elektronikoak?

Hiritarrak Baliabide Elektronikoen bidez Zerbitzu Publikoetara Sartzeari buruzko legeak hiritarrei herri administrazioarekin harremanak elektronikoki garatzeko eskubidea aitortzen die eta, baita horiek eskubide hori nahita nahiez aitortzeko beharra ere. Horretarako, espedienteak lekuan bertan izapidetzeaz gain, erakunde publiko desberdinek horiek elektronikoki izapidetuko direla bermatu behar dituzte, berme eta zerbitzu berberekin.

Baina, zer dira izapide elektronikoak?

Teknologia berrien bidez garatutako izapide elektronikoak administrazioa Hiritarrengana gerturatzeko era bat da, eta hein berean, edozein izapideri datxekion prozesu burokratikoa arintzeko era bat da. Hain zuzen ere, ohiko eta Hiritarrarengandik gertu dauden baliabideetan, -batez ere Interneten bidez-, espediente baten izapideak gauzatzeko aukera ematen dieten mekanismoak argitaratzean datza (hastea, dokumentazioa eranstea, ebazpena kontsultatzea, etab.), administrazio bulegoetara fisikoki gerturatzeko beharrik gabe.

Nola ekin izapide bati?

Dagoeneko ziurtagiri bat baldin baduzu eta alta eman baduzu Eskatzaileen Erregistro Bateratuan (RUS), eta deialdiaren arabera, ondoren, aurkitu dezakezu I+D+i-etako Estatuko Idazkaritzako Egoitza Elektroniko honetan dituen izapideen zerrenda, Prozedura eta zerbitzu elektronikoei buruzko informazioan sartuz

SEIDI-ko egoitza elektroniko baten izapideak aurkitu nahi badituzu, Egoitza elektronikoetara. sartu beharko zara.

Azpi sare baten zerbitzu bat aurkitu nahi baduzu, Azpi sare elektronikoetara sartu beharko zara.

RUSi buruzko informazio gehiago kontsultatu dezakezu egoitza honetan.

Oraindik ez bazara erregistratutako erabiltzailerik, Eskatzaileen Erregistro Bateratuaren erabiltzailearen Gida hau eskaintzen dizugu. Bertan, RUS plataforman sartzeko erari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Nola kontsultatu nire izapideen egoera?

Zure izapideak kontsultatu ditzakezu Jarraipena eta jakinarazpenak sarbidetik.

Zer da jakinarazpen bat?

Jakinarazpen batek administrazioak dokumentazio informatiboa bidaltzeari erreferentzia egiten dio. Informazio hura dena delako jakinarazpenaren osagarrizko informazioa izan daiteke, bai egoitzaren bidez edo bai  Egoitza elektronikoan  elektronikoki agertzearen bidez.

Zer da jakinarazpen bat?

Jakinarazpen batek administrazioak dokumentuak bidaltzeari erreferentzia egiten dio, eskatzaileak edo entitatearen ordezkari legalak jarduerak deialdirako zehaztutako denboran eta moduan burutu ahal izateko.

Zer da elektronikoki agertzearen bidezko jakinarazpen bat?

Jakinarazpen eraginkorra egiteko hura Facilit@ karpeta birtualera bidali dela adierazten du. Aipatutako jakinarazpena eragin lezakeen jardueraren epea (adibidez, zuzenketa bat), jakinarazpena Egoitza elektroniko honetan irakurtzeko/irekitzeko denboraren araberakoa da. Aipatu behar da jakinarazpena irekitzeko epea 10 egun naturalekoa izango dela, administrazio prozedurari buruzko legeak dioen bezala.

Espedienteen Karpeta Birtualerako Sarbidea 

Zer da egoitza elektronikoan argitaratzearen bidezko jakinarazpena?

Jakinarazpen eraginkorra gauzatzeko, jakinarazpenaren edukia SEIDI-ko egoitza elektronikoan argitaratuko dela dio (argitaratu ondorengo egunean hasten da). Hori osagarrizko jakinarazpena irakurri edo ez irakurri egiten da, Egoitza elektroniko honetara ere bidalitakoa (dagokion izapidea Egoitza elektroniko honetan burutzeko laguntza gisa bidaltzen den PDF dokumentua).

Zer da espediente / erreferentzia bat?

Laguntza-eskaera baten informazioa biltzeko oinarri hartutako administrazio kodea.

Zer da Egoera Publikoa?

Espedientearen Karpeta Birtualean - Facilit@ egoera publiko desberdinak aditzera ematen dira, laguntza edo diru-laguntzako espediente bat igarotzen den fase desberdin bakoitzaren arabera (Aurkezpena, Zuzenketa, Behin-behineko Ebazpena, etab.). Horrez gain, egoera publikoaren arabera, azpi egoera era emaitzak adieraziko dira:

  • Azpi egoera: Egoera baten azpi fasea.
  • Emaitza: Ebazpen-proposamen baten egoera publikoa. Harekin batera emakiden emaitza ager daiteke. Hauek dira dauden emaitzak: Emanda, Aukeran, Ezeztatuta eta Erreserba.
Zer da dokumentuak ekartzea?

Jarduera honen bidez, eskatzaileak edo ordezkari legalak ministerioak eskatutako informazioa ekartzen du.

Nola lor dezakete ziurtagiri digital bat?

Ziurtagiri-mota bakoitza erakunde igorlearen jarraibide partikularren arabera lortzen da.

Ziurtagiri ohikoenak NAN elektronikoa eta FNMTek igorritakoa dira:

  • NAN elektronikoa lortzeko Nortasun Agiri Nazionala igortzen duen edozein bulegotara jo behar da.
  • FNMTek igorritako ziurtagiria hurrengo helbidean lor daiteke:

 

Zein ziurtagiri onartzen da SEIDIan?

I+D+i-etako Estatuko Idazkaritzako Egoitza Elektronikoak ITU-T X.509 v3 estandarraren arabera aitortutako ziurtagiri digitalak onartzen ditu, ziurtapen-zerbitzu anitzek igorrita.

Zerbitzu horiek guztiak agintarien Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren  Telekomunikazioetako eta Informazio Gizarterako Estatuko Idazkariaren erregistroan izena emanda daude, sinadura elektronikoaren inguruko abenduaren 19ko 59/2003 Legeko 30. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Informazio zabala aurki dezakezu plataformari atxikitako Agintari Ziurtagiri-emaileen Zerrendaren inguruko Ziurtapen Praktiken Aitorpenaren dokumentuan:

NAN Elektronikoa 

Zer da Sinadura Elektronikoa?

Egoitza elektronikoak aipatutako baliabidea jartzen du eskura ordezkari legalak edo eskatzaileak dokumentazioa aurkeztu izana kautotzeko, eta horiek SEIDI-ko erregistro elektronikora bidaltzea bermatzeko.

  • Pertsona juridikoek prozeduren inguruko eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak nahita nahiez aurkeztu behar dituzte (…) Erregistro Elektronikoaren bidez. Horretarako, sinadura elektroniko aurreratua erabili behar dute nahita nahiez.
  • Pertsona fisikoek eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte lehentasunezko izaerarekin, baina hura aukeran izango dute. Bertan aurkezten ez badute, horiek guztiak Herri Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako lekuetan aurkeztu ahal izango dituzte

Dokumentazio guztia Egoitza Elektronikoaren bidez behin aurkeztuz gero, hainbat dokumentu urrats bakar batean bidaltzea bermatu daiteke, prozedura eraginkorrago bilakatuz. Horrenbestez, oro har, ez dira aurkeztutako dokumentuak banaka sinatzen. Hainbat dokumentu batera bidaltzearen baliozkotasun legala kasu orotan bermatuta dago.

Zer da frogagiria?

Egoitza Elektronikoak dokumentazioa aurkezteko eskura jartzen duen baliabidea da, hainbat dokumentu batera bidaltzearen kasua barne.

Noiz aurkez dezaket dokumentazioa?

Erregistro Elektronikoari esker, eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak egunaren hogeita lau orduz aurkeztu ahal izango dira, urteko egun guztietan, azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 30.2 artikuluan aurreikusitako etendurak alde batera utzi gabe, mantenu teknikoari edo operatiboari dagozkion justifikatutako arrazoiak ematen direnean. Horrelakoetan, erregistroari berari eta egoitza elektronikoari azken horren berri emango zaie.

Egoitza elektronikoaren ondorioetarako, era berean, honako hau ikusgai adieraziko da:

  • Jaiegunen egutegia bere prozeduren eta izapideen ingurukoa. Hura izango da Lehendakaritza Ministerioak, lurralde nazional osorako, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko ebazpenak zehazten duena.
  • Data eta ordu ofiziala: Erregistro Elektronikoan transakzioaren data eta ordu gisa adierazten dena izango da. Hura urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera sinkronizatuko da. Azken horren bidez,  Elkarreragingarritasuneko Eskema Nazionala ontzat eman zen, Administrazio Elektronikoaren esparruan.
Zein da Kexa eta Iradokizunen formularioetako funtzionaltasuna?

Kexa eta iradokizunen formularioen xedea hiritarrek, eskainitako zerbitzuei dagokienez, adierazi nahi dituzten kexak biltzea da eta, baita kalitatea hobetzeko aurkeztutako ekimenak ere.

Informazio gehiagorako:   Kexen eta Iradokizunen postontzia

 

© 2009-2019 Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak

Subdirección General de Tecnologías de la Información y las Comunicaciones